eu
Books
Belen Altuna

Euskaldun fededun

“Euskaltzaleen Jainkoa hil behar dugu” idatzi zuen Rikardo Arregik, 1967an. Zer esan nahi zuen, ordea, euskaltzale eta jainkozale baten eztarritik ateratako oihu hark? Zein Jainko, zein fede-klase hil nahi zuen Arregik? Gizakia aske eta burujabe izaterik nahi ez zuen Jainkoa; berrehun bat urtean, gutxienez, “euskaldun ona” izateko modu bakarra arautu zuen fede-klasea: euskalduna baserritar, Elizaren esaneko otzan eta modernitatearen etsai izan behar zuela agintzen zuen fedea. Hil beharreko Jainko beldur zale horren erradiografia zehatza egiten da liburu honetan. Integrismo katolikoaren garairik ilunena marrazten da, iturrietan edanik, izuaren zuztarretaraino bidaia eginez. XVIII-XIX. mendeetako Euskal Herria eta bere giro moral, politiko-ideologikoa da hemen agertzen dena; izan ere, garai hartan joan zen mamitzen “euskaldun” eta “fededun” hitzen arteko identifikazioa, ia gaur arte iraun duena ordea.
401 printed pages
Copyright owner
Bookwire
Original publication
2020
Publication year
2020
Publisher
Alberdania
Have you already read it? How did you like it?
👍👎
fb2epub
Drag & drop your files (not more than 5 at once)