eu
Books
Joxemari Iturrioz

MANUEL ITURRIOZ. Borrokalari baten bizipenak

Orexako gipuzkoar hau Arizkuneko baserri batean morroi ibili ondoren herrira itzuli eta artzain lanetan hasi zen. Bazirudien bere bizitza osoa nekazal munduari lotua emango zuela, baina bat-batean ardiak saldu eta Tolosara joan zen lan bila. Handik urte batzuetara Diputazioko ezagun batek bultzatuta mikelete sartu eta gerra aurreko eta gerra hasierako urte gatazkatsuek Donostian harrapatu zuten. Milizianoekin elkartu eta Euskal Herrian izan ziren gerra zibileko guda gehienetan hartu zuen parte. Asturiasen preso egin zuten, baina mugaz bestaldera ihes egitea lortu ondoren, berriro Bartzelonatik sartu eta Segre eta Ebroko bataila handietan ibili zen borrokan kapitain mailarekin. Gerra galdu zutenean Frantzia aldera pasatu, kontzentrazio eremutik ihesi eta Donibane Lohitzunen zegoela Bigarren Mundu Gerra piztu zen. Orduan ihesaldiak antolatzen zituen sare betean (Comète sarean) sartu zen alemanen eremu okupatuan erortzen ziren hegazkinlariei muga Espainia aldera pasatzen laguntzeko, preso egin zuten arte. Baina berriro ihesi joan zen eta bolada batean makietara pasatu nahi zuten gazteei muga zeharkatzen lagundu zien, ibilaldi haiek kontrabando pixka bat egiteko aprobetxatuz. Azkenik, bizimodu klandestino hura uztea erabaki zuen, eta lan munduan murgildu zen orduko zuen familia aurrera ateratzeko.
289 printed pages
Copyright owner
Bookwire
Original publication
2011
Publication year
2010
Publisher
Alberdania
Have you already read it? How did you like it?
👍👎
fb2epub
Drag & drop your files (not more than 5 at once)