eu
Books
Francisco Castro

Joan, Joana

Joana jaio zenean, Joan zela uste zuten denek, eta hala inskribatu zuten.
Joanaren ikastetxean futbol txapelketa bat egitekotan dira, eta badirudi zirraragarria izango dela, baina ez golengatik bakarrik. Joanak neska talde bat antolatzen du, baina ikastetxeko zuzendaritzak mutiltzat du bera, Joanak neska sentitzen dela behin eta berriz errepikatzen badu ere.

«Jolas ordutik itzuli ginenean, egundoko istilua zegoen iragarki taularen inguruan. Nire ikasgelako mutilak, 6. A-koak, kortxoaren aurrean pilatuta zeuden, zalapartaka. Batzuek eskuak burura eramaten zituzten, irakurtzen ari zirena sinetsi ezinik. Beste batzuk barrez lehertu beharrean ari ziren, baina urduritasunagatik zen. Gehienak, hala ere, serio-serio zeuden. Seguru asko, ezer ez zutelako ulertzen.
»Ni metro batzuk atzerago nengoen, eszenari begira, ni izan bainintzen orri hura ipini zuena eskolako iragarki taularen kortxoan. Ni nintzen han sortu zen iskanbila itzelaren arduraduna.»
97 printed pages
Copyright owner
Bookwire
Original publication
2023
Publication year
2023
Publisher
Alberdania
Translator
Mitxel Murua
Have you already read it? How did you like it?
👍👎
fb2epub
Drag & drop your files (not more than 5 at once)