eu
Teresa Calo

Aurkituko zaitut

unavailable
Eiderrek nota txarrak atera ditu eskolan. Zigorra: amarekin uda igarotzea Arabako herri txiki batean. Herrian Blanca bizi da, Eiderren lagunik handiena. Uda horretan, ordea, arraro dago Blanca. Lagun guztiengandik iheska dabil, eta Eiderri ere ez dio kasurik egiten. Sare sozialetan morroi arraro bat ezagutu du, misteriotsua eta batere asmo garbirik ez duena. Morroi iluna sare sozialetan ezkutatzen da, eta Blanca engainatua dauka. Adiskidetasunak zenbat balio duen deskubrituko dute Eiderrek eta Blancak, nahiz eta beti ez den erraza lagun bati laguntzea..

«Auto gorri bat autobidean doa. Furgoneta batek aurrea hartu dio, lerro jarraia zapalduz, eta hutsagatik ez du autoa jo.
»–Kabroia! Astapotro burumotza!
»–Zer dugu orain?
»–Ez al duzu ikusi? Nola, ba? Zuk ez duzu ezer ikusten eta... Pasadazu ura, faborez.
»–Egon.
»–Utzi mugikorra eta pasa ura, bale?
»Eiderrek amorruz utzi du sakelako telefonoa, eta zakar samar eman dio botila ura gidariari. Gidaria ama da.
»–Ireki, faborez.
»–Zer? Orain zure neskamea al naiz? »
This audiobook is currently unavailable
2:34:33
Copyright owner
Bookwire
Publisher
Alberdania
Translator
Mitxel Murua
Publication year
2023
Have you already read it? How did you like it?
👍👎
fb2epub
Drag & drop your files (not more than 5 at once)