eu
Books
Anjel Lertxundi

Goiko kale

Goiko Kale lehen aldiz argitaratu zenean, artean ezezaguna zen Anjel Lertxundi euskal letren esparruan. Inork ezin uka dezake, hogeita hamar urteko ibilbide oparo baten ondoren, bera dugula gaurko euskal narraziogintzan habe sendoenetako bat. Haren literatur ibilbidean mugarri garrantzitsua izan zen Goiko Kale. Harri-bitxi xumea da, eta oraindik ere xumetasunak ematen dion orduko xarma bere horretan gordetzen duena. Erlijioak dena ukitzen zuen haurtzaroa exortzizatzea bilatu zuela dio autoreak hitzaurrean. Literatura baldin bada nork bere burua eta inguratzen dutenena ezagutzeko bidea, Goiko Kalerekin lortu zuen Lertxundik iraganarekikoak egitea. Iradokizunez betetako pasarteak kontatzen dizkigu autoreak, haurtzaroa du literatur harrobi, eta estilizazio sotil batez josten du, memoriaren ehunean, garai hartako giroa.
68 printed pages
Copyright owner
Bookwire
Original publication
2020
Publication year
2020
Publisher
Alberdania
Have you already read it? How did you like it?
👍👎
fb2epub
Drag & drop your files (not more than 5 at once)